abere ba
Ernest Lluch Kultur Etxean erakusketa
‘abere ba, palindromo ilustratuen piztegia’, bestiario klasikoen antzera, testu, hitz eta hizkien bilgunea da.
Etxekotua izan nahi ez duen piztia multzoa.
Animalia bakoitzaren izenaren baitan, atzeraka, beste hitz bat ezkutatzen da, hizkiak animalien itxuran oinarritzen dira eta ez dirudi hau kasualitatea denik.
‘abere ba’ liburuak 101 animalia grafiko eta bakoitzari dagokion palindromoa biltzen ditu, testu, hitz, hizki eta iruditeriatik serioski interpretatutako mundu ludikoa eraikitzeko.
Erakusketa honek abereak askatu eta berrantolatzen ditu. bigarak, Itziar Aranburu eta Jon Ander Garciak osatutako bigara sortzaile bikote kapikuak, zeinuaren potentzial grafiko, hotsezkoa eta semantikoa esploratzen jarraitzen du, beti esanahiaren bila ez ibiltzeko.

