Euskarazko lehen palindromo lehiaketaren 100 urteurrena

eskuinetik ezkerrera zein ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitz edo testua

1923ko abenduan Euzkadi egunkarian Euskarazko palindromo luzeenaren bila abiatzen zen lehiaketa jarri zuen martxan Kirikiñok.

Hitzekin jolasean gabiltzanoi aipagarria egin zitzaigun  duela 100 urte hitz joko hauek sustatu izana. Haritik tiraka, honen kontestua behin ezagututa, keinu txiki bat izan baino, euskararen historian bere garrantzia duen ekimena izan zela ohartu ginen.

Kirikiñoren biografia laburra

Evaristo Bustintza Lasuen, Mañaria, Bizkaia, 1866ko urriaren 26 – Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31).

Kirikiño zen ezizenez. euskal idazle eta kazetaria izan zen.

Ipuinak eta artikuluak idatzi zituen bere inguruko euskalkian.
“Abarrak” , ipuin laburren bilduma, da zihurrenik bere obrarik ezagunena. Artikulu ugari ere argitaratu zituen zenbait aldizkaritan.

1873

Mañarian jaioa, 7 urterekin Zumelaga etxera joan zen eta urteetan kanpoan bizi ondoren bertara itzuli zen. Udarak ere tartean tarte bertan pasa zituen.

1878

Hamabi urte zituela, Albacetera joan zan familia osoarekin.

1882

Madrilera joan zen ikastera Zientzietako Fakultadean Fisika eta Matematikako ikasketak egitera.

Aita Marin frantsesaren etxean egon zan ostatuz, beste zazpi lagunekin batera. Horien artean, Miguel Primo de Rivera, Batxilergko azken urteak egiten zituena, geroago diktadorea
Marzelo Torrontegi euskalzalea ere egon ziran.

1897

Maiñari Euskalzale astekarian , haseran euskara hutsez, gero 1899 derrigortuta gaztelaniaz ere, Siguenzan zegoenean irakasle. 

Bloa Bustintza Lasuen Olaso Agirre (Ibaizabal 1902-1903) Bilbora etorrita

1909

Bere iloba zuen Basili Bustintza Ozerinegaz ezkondu zan. Errose bustintza idazlea ere beraiekin Zumelagan bizi zen garai hartan. Udaretan hilabete Mañarira. 

1913

Otsailaren 1ean Euzko Alderdi Jeltzalearen ideologiari loturiko Euzkadi izenburuko egunkaria hasi zan argitaratzen Bilbon.

Egunkari horrek «Euskal atala» zeukan eta horren zuzendari izendatu zuten Bustintza. Euzkadiren atal horren zuzendari lanetan jardun zuen beste hamasei urtean.

Orduantxe egin zan guztiz entzutetsu Kirikiño ezizena.

1918

Abarrak, bere obrarik ezagunena argitaratu zuen. Ipuin liburua da, bizkaiera garbizalean idatzitakoa.

 

Euskarazko lehen palindromo lehiaketa

1923ko udazkenetik, Primo de Riveraren diktadurapean, euskara modu publikoan erabiltzea galarazita zegoen eta Kirikiño dotoreak horrelako lehiaketekin, euskara bizirik mantendu zuen egunkariaren orrialdetan.

1923
Irailaren 13
Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Espainian.
Militarrak, diktadura ezarri zuen, (1876ko Konstituzioa baliogabe utziz) 1925 arte directorio Militar deitu zenekoan, gaztelania ez zen beste hizkuntzen erabilera publikoa debekatu zuen.

irailaren 14
Euskaraz argitaratu zituzten Euzkadi egunkariko atal batzuk.

irailaren 15
Euskara desagertu Euzkadi egunkariko orrialdetatik.

Udazken horretan bi lehiaketa jarri zituen martxan.

Urriaren 16
”temas euzkéricos” atala abiatu zuten, gaztelaniaz. Etimologiak, onomastika toponimia zirelarik gaiak.

Azaroaren 4
argitaratuko zan  Esaldi  motzenaren lehiaketa, agakako 20 letrak erabiliz. Azaroaren 16an epea amaitu, 61 esaldirekin

Abenduaren 16
Euskarazko palindromoen lehenengo lehiaketa 1923ko an abiatu zen. Palindromorik luzeenaren bila, ‘Euzkadi’ egunkariaren orrietatik bideratu zuen.

Palindromoa testu kapikua da. Ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitz, esaldi edo zenbakia.

Hilabete parean, irakurleek 150 palindromotik gora bidali zituzten erredakziora.

B. Egitiz ezizenarekin, ondoren Otxolua deituko zen itzultzaile-idazleak, horietako 134 aurkeztu zituen.

1924 

otsailaren 29
Zenbakian irabazlea argitaratu zen, Txadin eta Batixta ezizeneko neskak izan ziren hurrengo palindromoarekin:

AKITIKA ARUAT ANUDUNA, NEUREKIN TA ORRA ZELAN AMA MAITIA GAITI AMAMAN ALEZ ARRO AT NIK ERUEN ANUDUNA TA URA AKITIKA.

Luzea bai, baina agian egun ez zaigu ulerterraza egiten, ezta?

Lehiaketa abiatzean, Kirikiñok ez omen zekien testu hauen izena «palindromo» zenik. Otxoluak  adierazi zion lehiaketan zehar. «Frases palíndromas euzkéricas» jarri zion izena Kirikiñok lehiaketari.

Otxoluak 134 egin zituen, hori bada palindormogileen joera bat, esaldi hauek biltzearena, aldaerak eta bilaketa horretan topatutakoak bilduman batzea.

Kirikiñok umorez

BARREGARRIKERIJAK Beti-beti auteskundiak edo erri-zuzentzak edo orrelako gauza benak erabagi barik, ondo da noz-edo-bein gauza arintxuak, barregarrijak erabiltia be, norbere goguari atseden (deskantsu) apur bat emoteko. Arazo astunak erabilli oi dabezan gizon guztiyak egiten dabena da, noz-edo-bein olgeta batzuk egin, arazuak alde batera utzita, eta ori egiñaz atseden aundija artzen dabe. Guk be gaur orixe egin biar dogu, olgeta batzuk esan, ta barre batzuk egin. Barre-egitia osagarrija da, barrerik egiten eztauna galdua dok. (Bigarrengo Abarrak)

2023an Palindromoak bueltan

2023ko udazkenean, Kirikiñoren proposamenetik ehun urte beranduago, eta Ermuako Markos Gimeno palindromogile emankorrak utzi gintuen abendutik bost urte beteko direnean, zenbait jarduerek palindromoen buruhaustea bueltan dakarkigute: 

Abere ba. Kirikiño eta animalia palindromoak erakusketa. 
Hontza Museoa, Mañaria. 2023ko Azaroaren 20tik, 2024ko martxoaren 15 arte.
Euzkadiko lehiaketaren zertzelada batzuk eta Abere ba obra grafikoaren parte bat. 

Markos Gimenoren Karteletrak. 
Euskal Herria Museoa, Gernika-Lumo. 2023ko Azaroaren 28tik, 2024ko apirilaren 28 arte.
Markos Gimeno sortzailearen palindromo hitzperimentuetatik sortutako kartel erakusketa kolektiboa. Koordinazioa: Joseba Sarrionandia, Monti (Esteban Montorio). 

Karteletrak jarduerak.  
Erakusketan zehar, urtarriletik martxora, Gernikan zenbait ekitaldi eta jarduera antolatuko dira: emanaldia, musika, tailerrak… 

Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia tailerra. Ikasle goiza.
Abenduak 7 Durangoko Azoka.
Letrakartel. Markos Gimenoren 101 Letrakartel. Joseba Sarrionandiaren liburuaren aurkezpena, edizio grafikoa: Monti (Esteban Montorio) eta irudiak: autore anitzenak. Abenduak 8 19:30 Durangoko Azoka.

Euskarazko palindromo lehiaketa.
2023ko Abenduaren 16tik aurrera 2024ko otsailaren 29 arte berriaren eskutik abiatuko da. Erronkari berriro heldu nahi diogu eta berriro abian jarriko da berriaren lankidetzarekin, hizkuntzaren alderdi ludikoa sustatuz, partehartzaile kopurua handiagotzeko asmoz. Euskarak sue!
Hilabete hauetan zehar beste zenbait tailer, aurkezpen etab. sortuko dira. 
Hasi al zara atzeraka pentsatzen? Atrapatu dut aparta.