palindromoak, abezeak eta letra irudiak
palindromoa: ezker-eskuin zein eskuin-ezker testuak eduki berbera duenean.
Euskarazko animalien izenetan badago erretrogrado eta palindromo meategi aberatsa eta aurreruntz atzeraka begiratuz hitz eta letrekin mugagabe esperimentatu daiteke.

abereek hizkuntza sortu zutenekoa
Duela milaka urte, harmonian bizi zen abere-arte zoriontsu eta mutu bat… bazen behin.
Bat-batean, aberetxoek bertsoak asmatu zituzten belarrientzako eta abereek abezeak sortu begientzako…
izkiratzarrak izkirimiriak
ipurtargiek ipuin argiak
astoak hotsak
izkirak hizkiak
hitzak zimitzak
zaldiak esaldiak
beleak ele berriak
katuak kantuan
perpausak pinpilinpausak
koral piloak korapiloak
atsotitzak amilotsak
harrak ele zaharrak
liburuak zapaburuak

gizakien lepotik barre
Kondairak antzeztu, mitologia marraztu, abenturak bizi eta idatzi, animalien artean lagun edo etsai plantak bete, gizakiaren lepotik barre egin eta haren belarriak eta begiak entretenituak izateko.
kar
kar
kar
karrakela


hitzi
eta pizti
jolasean
Liburu, kalabaza, ele-meleak.
Irrixti marraxte gerrena plat!
Izarra uxo, xaribari tirabira.
Xoxu arra zital, pan!…
Errege txarra, mitxirrika
ele-melea zabala kurubil.

animalien neurriko mundua sortu zutenekoa
Beraien neurriko mundua sortu zuten, hazkundea espiral simetrikoan oinarritua zuena eta abereek abestearen abestuz aberasten zutena.
bestiariumetik ihesi
ehun eta bat animalien izenekin egindako palindromoak
sasi hiztegien gainetik
hizki
hitza
hizkuntzarekin
trastebilatzen
munduko lehen idatzia
Goroldioarekin adostuta, manifestu bat idatzi eta sinatu zuten. Munduko lehen idatzia izan zen hura; hobeto esateko, lehen eta bigarren idatzia. Izan ere, bi norabidetan irakur baitzitekeen, aurrekoz atzera zozo, foka eta moxalak eta atzekoz aurrera, karramarro, saguzar eta lapak.
Ipuin hau gizakiaren etxeko bidean utzi zuten, haren belarriak eta begiak entretenituak izan eta haren lepotik barre egiteko. Eta oraindik ez du ezertxo ere ulertu.
abereen manifestu palindromoa

Oso adi abere arte:
Larreko adarreko kilkerra barreka;
orro mamutak, orro mozolok,
esna otso herotsak ia biziro haziz,
arratoi zaharra te zurrupa.
Olio zopa «kolkolokolomoko»!
Irri zirri, azti harro, harra apal,
ia biraka lakarra kanta kitarratik at,
nakarra kalakari bai lapa arra.
Horra hitza, irriz irri: okomolokoloklok!
Apoz oiloa purru!
Zetarra hazi, otarra ziza horiz,
ibai kastore hostoan seko lo,
zomorro, katu, mamorro.
Akerra barre klik! okerra da.
Okerra letra ere bai da oso.
kolkolokolomoko





















okomolokoloklok
anagramen amarengan sinesteko
Aspaldian, Arrano handiaren mende bizi ziren biztanleek, ama-hizkuntzagandik esaldi bat
jaso zuten.
“Harriaren mendea non da?”.
Horrezkero, 20 hizki hauek, etengabe sortzen dituzte mezu ezkutuak, argitara ekar
daitezkenak, anagramen amarengan sinesteko…



euskaratik mundurako sortua
abere ba proiektua eta liburua euskaratik eta euskal mundurako sortua da. Hau da hain zuzuen ere, bere indar eta balio handienetarikoa: Euskaraz irudimena lantzeko eta sortzen jarraitzeko eremu berri bat ireki eta hizkuntzarekin jolasteko eta plastikoki sormena lantzeko tresna luzatzen du, orain artean hain ezaguna ez den sormen mekanismoa.
euskaraz
kakotxatzeko tronpatzeko euskarakatzeko hautsnartzeko
lanak
araka
nazan akara
kanal

ele bele
ele
1 iz. Zer dela eta zer dela, leku luzeetan agertzen dena, eta toki motzetan inoiz ez. Bokaletan dagoena, kontsonantea den arren.
2 liter. ‘Ulu’ ala ‘olo’ elea.
3 iz. Letra, hitza, hizketa, berriketa, solasa, ipuina, alegia, diskurtsoa, berba, mintzoa, esamesa, atsotitza, palindromoa, kalaka, flamenkoen karranka eta tximeletak sabelean, literatura.
bele
1 iz. Hegazti hizlari orojalea, tamaina handiko burua, hegoak eta buztana tinta hau bezain beltzak dituena. Zozoaren ustetan ipurdia ere beltza omen. Beleko elezuriarekin ele-meletan amen.
2 liter. Behin bazen bele bat, bele bezain zozoa. Grip zuen izena, han eta hemen eleak eta beleak banatu zituena. Erromantikoentzat heriotza eta malenkoniaren sinbolo, arma tiro pun. Poeta belejalearen maskotak, kantua berau bezain ederra duela sinestuta, kua-kua-kua-kua karranka abesten du, moko beltz-beltza zabalduta.
ele
bele
ele
ele
bele
bele
ele
bele
ele
bele




























okapi pipako
okapi
1 iz. Afrikako giraffidae familiako ugaztun hausnarkari fosil bizia, jirafa-buru, lepo-motza eta izterrak zerrenda zuri-beltzez marratuak dituena. Kongoko oihanetan ehiztariengandik ihesi, hazi eta hostoak azkar jan eta hausnartzen ditu ezkutuan. Ia inork ez du benetazko okapia ikusi, haren irudiak errepresentazioa besterik ez dira eta. Irudimenezkoa apika?
2 iz. Jibra edo zerafa, jirafa eta zebraren arteko kimera.
3 iz. (ca.) Ocapi o cap i cua.
4 iz. Sasi-esploratzaile eta gamusino-bilatzaileen desioa, atzeraka hurrengoa entzungo duena:
5 pal.
Inoren azti, hazi, hezi zara, laguna.
Bala berekin airean
emekiro ‘tiro’ hitza zain ipi-apa ipiniaz.
Azti hori, tori kemena, eria.
Nik ere bala banu,
galaraziz ‘ehiza’ hitza neroni…
o cap i cua
pipa
1 iz. Pipitaki papataki, bi hasierekin hazi.
2 iz. Hazia, pipita. Eguzki-lore pipita azala zerrenda zuri-beltzez ipi-apa marratua duena da.
3 iz. Belar eta hosto lehorrak erretzeko erabiltzen den tresna, aititak sudurraren punta erretzeko eta sortzaileok hausnartzeko erabilia. Pipa hartuta txoratzen zarenez, irudien errealitatea zalantzan jartzeko ere erabili izan duzu, pipa hau ez da eta pipa bat.
4 lok. Pi-pa, di-da, azkar-azkar.
5 lok. Pistola, pin-pan-pun!

Bestiarium tipografiko ilustratua
abere ba liburuak proiektu honen funtsa bilduko du. Bestiario tipografiko ilustratu moduan, ehun eta bat animalien izenekin egindako palindromoak, hauen hiztegi moduko azalpena eta ilustrazioa bateratuz.

euli
pilue
pilue
euli
euli
euli
euli
ikusi amarruz egia biran eta jaten ari bai, gezurra maisuki
ikusi amarruz egia biran eta jaten ari bai, gezurra maisuki
2021 Euskadi literatur sarietan hautagaia
abere ba 2021eko Euskadi literatur sarietan hautagai izan zen… kar, kar, kar!!!
Kredituak
Ideia, diseinua, testuak eta txantxak: bigara
Ikusentzuneko errealizazioa: zazpi térdi
Hizkiekin animazioa: Unai Guerra
Tipografiak: Georgia>> Matthew Carter, Libre Baskerville + Libre Franklin >> Pablo Impallari
abere ba liburua, Pamiela argitaletxean zein liburudendatan eros daiteke.