probablitatearen desoreka
Gabetako lasaitasunean, sortzea aukeratzea eta elkartzea baino ez da.
Mahai gainean dauden zatitxoak hartu, handik lore bat, lerro hori, eroriko den zubiaren ingerada, bi letra, kola…
Esanahia modu pandemikoan agertzen da. Kalkulatutako gaitza. Ideiak ez dira, baizik eratorriak dira. Momentu eta leku jakinean sortutako ausazko konexio libreak.
Pentsamendu txinparta horiekin, dizdira horiekin, ezagutzen ez degun zerbait argitzen ahalegintzen gera, izenburua jarri eta artelan bat dela pentsatzera ere iritsi gaitezke. Ezin isilik egon. Ezin geldirik bizi.
