mugaren higiduran gertatzen dira gauzak
Herrialde hartako mugak guraize kamuts batekin moztuak ziren: zehatzgabeak, okerrak, ezustez beterikoak…
Ez ziren lerro zuzen kolonialistak.
Haize gura.
Itsatsitako paperen arteko tentsioak sortzen ditu zimurrak. Ezin jasan plano zurian sortutako okerdurak. Zimurrak mugaren beste aldean dira. Bi gorputzen arteko higidurak sortzen duen berotasuna. Bultzadaren mugimendua.
Mugamendua.
Mugan ez dago helburua, begirada, pentsamendua.
Beste aldean baizik.
Begiramendua.
