BIKI

lurra harrotuz

Oporretako lehen egunak.
Lagun minaren atzetik itsu itsuan.
Satorrak egindako mendixkari begira geratu ginen zelaiaren maldan. Zertarako muino hori? Zertarako satorrak lurra metatu eta burua atera? jakinmina ote? edo okerreko bidean gora egin du? lur azpian gora zein behera ba al dago?

Buruan galdera hauek nituela, lagunak, lur tontorrari bapateko ostikada eman eta izar nebulosa moduko hauts lainoa sortu zen airean . Begietan lurra sartu eta itsu itsu oihuka atera nintzen zelaian behera.