blai

Collage, emakumeak, paisaia eta ura

Zer dago asmatua? zer da berria? Guk sortzen dugu bizitzen dugun mundua.
Ez degu esan nahi mundua gure gustora aldagarria denik edo errealitatea gure buruan bakarrik dagoenik. Ezta ere buruko errealitatea eta kanpoan dagoena deskonektatuak daudenik. Esan nahi duguna da, errealitatearen zatitxoak hartu, elkartu, trukatu eta birmoldatzen ditugula. Ikuspegi berriak sortu, bizi garen munduari gerturatzeko gogoz edo bizi nahiko genukeen munduaren itxura hartzeko behintzat.