desorekan

emakume txikia, papera eta oreka

Behera begiratu eta han da ximurrez beteriko paper zatitxoa. Lehen begiradan ez da gauza handia. Pentsamenduan ere ez du lekrik betetzen ia. Patrikan garbitutako paper ahaztuaren moduan, kixkurtua baina gogortua zegoen. Horrelako asko biltzen zitzaizkidan neri poltsikoetan. Berak parra egiten zidan.

Ximurren artean, emakume baten aurpegia agertu da. Lasai da bere paperezko kabitxoaren babesean. Ez da ohartu ere egin, gure handitasunean, zapaltu dezakegula. Paperezko emakume txikiek ez omen dute minik sentitzen eta. Edo minik egin ezin duelako egongo da lasai. Ez bait da behatz puntak moztu ditzaken sega moduko horri berri horien tankerakoa.

Begirada altxa eta ur eske dagoen haurrarengana joan naiz.