Donostiako Emakumeen Etxearen marka eta grafika
Donostiako Emakumeen Etxeak talde feministek eta emakume talde askoren eskaerari erantzuten dio, hauek eta udaleko berdintasun atalaren artean kudeatua. Egitura parte-hartzailea du, sareak indartuz eta emakumeen ahalduntze prozesu indibidual zein kolektiboak sortuz. Berdintasuna helburu, aurrerapena eta eragin erreala bultzatzen du lurraldean. Bertako marka eta grafika garatu genuen hau sortu zenean: flyer, eskupaper, programak…

Donostiako Emakumeen Etxea Marka
Donostiako Emakumeen Etxea eraketa prozesuan ari ziren, udalak eta elkarteak elkarrekin kudeatuko zuten proiektuari forma ematen. Marka baten beharra nabarmena zen.
Emakumeen Etxeko erabiltzaileekin elkartzean, ezaugarri zerrenda luzea idatzia zuten:
Emakumeen ahalduntzea, mugimendu sozialak, emakumeen antolaketa, aniztasuna sustatzen duen elkartea. Partehartzailea, sarean, irekia.
Ondoren elkartearen asanbladan proposamenak amankomunean jarri ziren eta eztabaidatu.
Marka berriak, honako puntuak indartzen ditu modu irekian:
geziak
gorakada, indarra, jabekuntza, bultzada, esanguratu
gizafigura
emakumea, banakoa, partehartzailea, autonomoa
multzoa
elkartea, partehartzea, taldea, aniztasuna, sare plurala
puntoa
burua, gunea, helburu bateratua, ideal konpartitua
zentrua
elkartze puntua, indarrak bateratu, norabide bera



Berritzailea, plurala eta bizia
Etxe bat… partehartzailea, eraldatzailea, berritzailea, plurala, bizia, hezitzailea, eraginkorra, apartidista, solidarioa, laikoa, autonomoa. Elkartze gunea, erreflexio, eztabaida, antolaketa eta ekintza bultzatzeko.
Egindako flyer eta eskupaperek, energia eta bizitasuna erakusten zuten.

