Gune
elkartearentzat kartelak
Gune elkartea, gizakiaren balio sakonen lanketa bilatzen duen Kulturarteko eta erlijioarteko trukerako gunea da. 2009 urtetik, Solasaldi, Meditazio saio eta Zine Forumerako kartelak diseinatu izan ditugu. Ikasturte bakoitzerako gai bat hartu degu ildo metaforiko bezela. Eskema berdin baten gainean, tipografia geometriko purua eta argazkia goi herenean.
ateak
2009-2011
Gune martxan jartzen da barne balio sakonen lanketa egitearen gogoz.
Hasiera hartatik taldearen komunikazio bidaide ibili ginen, hura osatuko zuten kontzeptu eta egitura saioetan parte hartuz.
Ateak irekitzea zen elkartearen helburua; ateak izan ziren beraz lehen garai hartako grafikaren ildoa.
















