itsasoa zeharkatzen duten eskutitzak
Larruzko maleta zahar hartan, itsasoaren beste aldetik etorritako gutun itxuak begira. Aspaldiko gutunak. Idazkera fina, batera doazen arrain txiki sardaren moduan, txukun etzana, batera mugitzen dena, estilo eta graziaz beteriko mugimendu arinetan.
Garai bateko zintzotasun gardenez jantziak. Maitasun hitzak gordeaz askok. Amorrua eta beldurra tristura edo misterioz inguratuak bestak. Alaiak gehienak, esperantza eta ametsez beteak. Bizitzaren itsasoak irentsi ditu gutun haietan idatzitakoak. Idatzi eta irakurri zituzten begi gatzatuak itzali dira jada.
Igerian jarriatzeko aukera berri bat piztu zaie amets lerro haiei gutunarrain bihurtuta.