Josita

patroi berdinaren bila zalantzan jartzen ez denari josita

Ate gorriaren atzetik soinu zorrotz jarraia atera zen. Gerturatu eta berehala ohartu zen josteko makina baten traka-traka gordina zela. Behin ere jantziko ez zuen soineko estu hura oroitzearekin batera, atea zabaldu zuen.