Kodearrainak

algoritmoan igerian

Hei Google! zuk datuak badituzu, badakizu arrainak nolakoak diren, zenbat pisatzen duten, zein espezie, subespezie, subgenero edo kolorekoak diren, baina ezin dezu aurreikusi noruntz egingo duten igeri, noiz emango duten bapateko bira marrazoarengandik ihesi. 

Hei Google! zer pentsatzen dute arrainek? pentsatzen al dute? Zure aurreikuspen  orojakile harroan artikulu aspergarri batetara bideratuko gaituzu. Ezin dezu amestu ere arrainek maitatu edo gorrotatzen dutenik. SEOzer berria topatu al dezakezu?

Hei Google! Poesia arrakaletan zeletan mantenduko degu. Ez dezu akatuko. Inkonsistentzia semantikoa ezin da arrantzatu, ez ulertzen saiatu. Esanahiaren tirania informazioaren uholdean itoko da. 

kode arrainak - bigara