Kuttuna Haur eskolaren berpentsatze sortzailea
“Kuttuna ttukuna” deitu genuen Irunlab 2014ko Pilula Sortzaile edo Pildoras Creativas programan kontextualizatzen zen proiektua. Zerbitzu enpresak, sortzaileekin elkartzen dituen Conexiones Improbables hibridazio metodologiaren bidez,Ā Kuttuna Haur eskolaren komunikazioa hobetzeko erronkari heldu behar genion elkarlanean:Ā 50 haur, familia ugari, 13 langile eta bi artista.Ā Hezkuntz komunitate osoaren inplikazioarekin eman behar zen aldaketa.

Kuttuna Haur eskolaren berpentsatze sortzailea
Jadanik Kuttuna Haur eskolak bazuelako norabidea, bazuen gogo, inplikazio eta ilusioa. Baita grafika bat ere. Hori antolatu eta ondo komunikatzea besterik ez zen falta.Ā
Kuttuna ttukuna proiektua elkarrekin erlazionatutako bost interbentzio dira. Bakoitzak Kuttunaren alderdi garrantzitsuenetako bat aprobetxatuz , maila desberdinetan komunikazioa optimizatzeko helburuarekin:
kuttuning
Proiektu pedagogikoa berregituratu
kuttuna.com
Familiekin komunikazioa hobetzeko tresnak
kuttunera
del mes
Hezitzaileen egitekoa balioan jarriz, bisibilizatu
kuttunofonoa
Garai berria irudikatuko duen sinboloa
hamaiketako kanpoan
Haur eskolari kanpo espazioa gehitzeko keinua
kuttuning

Jolasean oinarritutako prozesu sortzaile baten bidez, Kuttunaren proiektuari buruz hausnartu eta berregituraketa landu zen taldean.Ā Eskola errekurtso pedagogiko eta kontziliazio tresna bezala aurkeztea forma hartzenĀ joan zen.Ā
kuttuna ttukuna
Langile eta familiei eginiko elkarrizketak eta galderak pizteko talde jolasak, proiektu pedagogikoari forma emateko abiapuntu izan ziren.Ā
kuttunofonoa

Yogur potoa erabili genuen Kuttunaren komunikazio berriaren sinbolo eta jolas moduan: komunikazioa, jolasa, elikadura, eskulana, zuk zeuk egin, musika eta ikerketa adierazten ditu objetu xume honek. Horrela hezkuntza zentru honen proiektua zabaltzeko herramienta dibertigarria hartu eta jolasten jarri ginen.Ā
hamaiketako kanpoan

Haur eskolak falta zuen kanpo espazioa bereganatzeko, Artia auzoan presentzia eta ikusgarritasuna indartzeko eta Pilularen amaiera ospatzeko Kuttunaren aldamenean dagoen kirol zelaian piknika antolatu zen jolasean proiektua gizarteratuz.