Mahai bueltan

Euskal landa eta itsas ingurumenaren ezagutza suspertzeko jokoa

Olatu Talka jaialdian parte hartu dutenei esker ona emateko bazkari bat antolatu zuten antolatzaileek. Janaria eta produktoreak bertakoak bertakoak zirela garrantzi berezia zuen. Donostia Europako Kultur Hiriburua izatearen bidean zioala egindako proiektu hontan jende ezberdina mahai bueltan eseri behar zen. Zer egin dezakete denen artean? 

Bazkaria dinamizatzeko mahai joko bat asmatu genuen: jolastu eta nekazaritza, abelzaintza eta bertako ohitura eta produktu naturalen inguruan zer dakigun jakin eta berriak ikasi. Urtaro bakoitzari dagozkion galderak erantzun behar.
Nola ez, hemen, mahai bueltan, janariari buruz hitz egin behar.

jokoaren arauak

 

  • Launaka jokatzen da.
  • Bi jokalariz osaturiko bi talde banatzen dira.
  • Partaide bakoitzak urtaro batean kokaturiko galderak ditu mahai-ohialean.
  • Galdera bakoitzak hiru erantzun ditu aukeran eta bakarra da zuzena.
  • Taldeak ongi erantzuten badu berriro erantzuteko aukera izango du.
  • Nor da irabazle? Jokalari guztiak izango dira irabazle, euskal-landari, itsas inguruneari eta bertako produktuei buruz gehiago jakingo dutelako. Zorionak!

negua

Natura lokartu. Sagarrak prentsatu eta sagardo- kupeletan sartu. Neguko letxugak landatu eta larrosa adaxkak lurraldatu. Mizpira bildu eta baratza libre badago zimaurra bota. Negu bukaeran, antxumeak jaio eta Kantauri itsasoan legatza arrantzatu.

udaberria

Natura esnatu eta loreak atera. Haziak sartu eta landareak jarri. Lurra irauli eta ongarria bota. Tomate, leka eta babarruna erein. Ilarra, baba eta tipulina uzta bildu. Antxoa arrantzatu, moxalak jaio eta ardiak mendi larreetara igo.

udara

Egun bero eta luzeak. Uzta jaso. Belarra moztu, lehortu eta fardoetan gorde. Aza, azalorea, porrua, eskarola, atxikoria eta arbia landatu. Marrubia, gerezia, patata, tomatea, leka eta piperra bildu. Hegaluzea arrantzatu.

udazkena

Eztia jaso eta basoan onddoak bildu. Zelaietan zimaurra bota eta fruitu zuhaitzak birlandatu. Baba, baratxuria, tipulina eta ilarra landatu. Babarruna, eskarola, aza, atxikoria, kalabaza, intxaurra, menbriloa, sagarra eta udarea jaso. San Martinetan txerria hil eta bisiguak arrantzatu.

Ospatu, jan eta jolastu!

Egun eguzkitsua izan zenez, txapel moduan amaitu zuten mahai jokoek