euskarara nazioarteko marketingaren mailan
Euskara fashion da, cool, kontsumo marka handi bat, marketinga euskaraz pentsatu daiteke, nazioarteko fenomeno bilakatu, ondo pasa, parra egin, beldurra galdu, kontsumoaren zentzugabekeria zentzuz hustu eta ironiaz bete. Baina hala egiten al da?
hibrilaldian hasitako proiektua
2015-16 Hibrilaldiak jardunaldian hasitako proiektu da hau. Bagera Donostiako euskalzaleen elkartearen irudia garaikidetzeko asmoz, marka handien marketing tresnak ikertzen hasi ginen. Hain serioa den gure herri honetan, Euskara eta umorea lotu beharreko bi ideia ziren.
salda balogo


Edan zan salda, akeita edo kamamila euskararen katiluan! Bertatik edan, EGA mailako euskaldun petoa bihurtu edo noka hitz egin nahi badun.

markak
tuneatzen
Enpresa handien komunikazio estrategien parodia eginez, marka globalak tuneatzen hasi ginen eta euskarak dagoeneko guztiak bereganatuak zituela topatu genuen.
kar kar kar kartiluak
Etengabe hazten joan den proiektu hau euskara erdigunean jartzearen aitzakiarekin, ondo pasatzeko tresna pertsonala bilakatu da. Mertxandanzing produktuak diseinatuz euskalzaleei, edo eta euskara ikasleei keinuak eginez.


Oparitu euskararen katilukada hire euskaltzaindiako lagun zuzenari edo mintzalagun euskaldunberriari.

hau ez da
serioa
Gozamen kontzeptualerako eginiko proiektu honen helburua, parra egitea da. Euskara eta hizkuntza globala. Ez da serioa. Edo bai? Ez da aldarrikapena. Agian bai? Gure buruaz parra egin eta ondo pasatzeko tresna da. Bai hala?