Palindromo motak

palindromoak leku askotan aurkitu daitezte: testu, irudi, musika, zientzi eta inguratzen gaituen munduan

Palindromoa aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin ikusten den testu, irudi edo gauza moduan ulertuta, aibide anitz aurkitu ditzakegu inguratzen gaituen munduan: izpilu batek beti sortuko du bere palindromo erdia edo gure ezker eskuak bere eskubia du palindromoa.
Lerro hauetan, palindromo testuetaz arituko gera, beste alorretako adibide bakan batzuk ere ekarriz.

Palindromoak egiteko aukera ezberdinak

Palindromoaren definizioa kokatu den arren, palindromoak egiteko modu ezberdinak topa ditzakegu. Herrialde, garai eta autoreen arabera, aldaera anitz hartzen dituzte palindromoek. Hemen generoaren aukera ezagun nagusiak bildu nahi izan ditugu:

Hizkiz osatutako palindromoak

Palindromo ezagunenak karaktere unitateko palindromoak dira. Hizkiak atzerakada berdinean irakurtzen direnak.
Hizkiz osatutako hitz palindromoen adibide moduan: aizia, okerreko edo ustetsu.
Hizkiz osatutako esaldi palindromoen adibide moduan Marcos Gimenoren palindromo bat:

Ze nekeza inori atea irekitzea eztikeria eta ironia zekenez

Silabaz osatutako palindromoak

Silabas silaba osatzen da palindormoa. Gurean palindromo bitxiak dira hauek eta euskaraz ez dira adibide asko aurkitzen. 
Japoniako palindromoetan, jokoaren piezak osatzen dituzten hizkiek ez dituzte fonemak, silabak baizik. Txinatar palindrometan testu bera ez da atzera eta aurrera irakurtzen, zeren segidako ordena alderantzikatzen denean, karaktereak beste modu batera konbinatzen dira eta hitz eta esaldi desberdinetan ebazten dira. Alde handia dago beraz, berezko esanahirik gabeko letrak batzea eta hitzak ordezkatzen dituzten sinboloak uztartzea.

Ariketa aske trufa truke: astakeria

Hitzez osatutako palindromoak

Hitzen  palindromoak ere badaude, alderantzizko oinarrizko unitatea hitza delarik.
1960ko hamarkadan J. A. Lindonek hitz-unitate palindromoak ezagunak egin zituen jolas linguistiko moduan. Erdi Aroan Frantsesez eta latinezko hainbat adibide aurki daitezke. Hitzez osatutako palindromoen adibide moduan bigarak sortutako palindromo bat:

Horrela hasten bada, ez da bukatuko berdin, baina berdin bukatuko da ez bada hasten horrela.

Lerroz osatutako palindromoak

Askotan palindromo textu luzeak, lerroz lerro osatzen dira, olerki baten moduan. Honen adibide ederra hemen:

zerua urez

Hitz bifronteak

Atzeraka irakurtzean beste esanahi bat duten hitzak. Honen adibide: oilo atzeraka irakurriz olio.

Bifronteek edertasun berezi bat hartzen dute, palindromoaren logika hertsia hautsi eta autazkoa den esanahi berri hori batzutan zentzu indartsu bat hartu dezake. Horren adibide paregabeak dira “nekez zeken” edo “urre erru”.

 

Oilo olio

Palindromoak zientzian

Natura palindromo sorkuntzan berezko trebetasuna du. Geometrian oinarritutako unibertso honetan ardatz batetan izpilu duten hainbat eta hainbat adibide aurki ditzakegu: molekula txiki batetik, galaxia handi batetaraino.

Kode genetikoaren kimikan palindromoez ere hitz egiten da: agt aaa aaa tga bezalako sekuentziak daudelako. Zulo beltzen fisikan,  denborak atzera egiteko aukerataz hitz egiteko ere palindromo hitza erabiltzen da.

Zenbaki palindromoak

Zenbaki palindromoei euskaraz, katalanez eta gazteleraz, kapikua deitu izan zaie. Cap i cua hitz katalana da eta burua eta buztana esan nahi du. Beste hizkuntz askotan, zenbaki hauei, zenbaki palindromo deitzen zaie besterik gabe.
Hitzen kasuan moduan, zenbaki palindromoek ere magia puntu bat hartzen dute, hainbat pertsona hauen inguruan liluratuz.
1, 11, 111, 1111, 11111 zenbakiak bere buruagatik biderkatuta, emaitza beti kapikua da.

1
121
12321
1234321
123454321
12345654321…

 

2020-02-02 data palindromoa da

Palindromoak musikan

Konposizio musikalean palindromo ugari agertzen dia. Emiliano Pardo-Tristán gitarra-jolea adierazi zuen Olivier Messiaen “Denboraren amaierarako Laukotea” konposaketaren barnean. Asiainen arabera, Bach, Haydn, Beethoven, Schubert, Berg, Webern eta Shostakovichen lanetan hainbat palindromo agertzen dira.

https://en.wikipedia.org/wiki/Palindrom

Irudi Palindromoak

Simetria ardatz batetan osatutako irudiak ere, irudi palindromoak dira. Jolas ederra da erdi baten isladaren bidez osotasun berri bat osatzea.