Palindromoak euskaraz

Hitzaurrea

Euskara: palindromotan aberatsa

«Palindromoekin hizkuntzaren materialtasuna jartzen zaigu aurrean, eta munduko errealitateari hitzen errealitatea kontrajartzen zaio» dio Iñaki Arranzek.

Euskara berezko hitz palindromiko eta erretrogradotan aberatsa da inguruko hizkuntzekin alderatuz, hots: ama, ere, erre, aisia, ustetsu, zurrumurruz.

Atzekoz aurrerako hurrenkeran zentzudun perpausa osatzeko potentzialitatea duen arren, ez da oso oparoa edo ezaguna palindromo sorkuntza euskaraz. Hona hemen azti hitza den horri hurbilketa bat.

Palindromoak euskaraz Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburuko zuri miruz ilustrazioa - bigara

Euskarazko Palindromoen historia

Palindromoak euskaraz aintzina

Hemen aurkezten duguna, ezagutzen dugun euskarazko palindromoen historia da.

Kirikiño idazle bizkaitarrak palindromorik luzeenaren bila lehiaketa deitu zuen ‘Euzkadi’ egunkarian 1923ko abenduaren 16an. Irakurleek 150etik gora esaldi palindromiko baino gehiago bidali zizkioten hilabete pare batean, Otxolua idazleak horietako 134 aurkeztu zituen. 1924ko otsailaren 29ko zenbakian irabazlea argitaratu zen, Txadin ezizeneko neska bat izan zen hurrengo palindromoarekin:

Badu historia eta zeresana lehiaketa honen epaiak. Aipagarria da garai hartan emakume batek irabaztea.

palindromo - esnik erruz egi bat eta bi gezurrekin hase - Markos Gimeno
egilea: Markos Gimeno

Euskaraz idatziriko Palindromo garaikideak

Euskarazko palindromoak idazten dituzten egile gutxi batzuk aurkitu ditugu. 

Markos Gimeno

Markos Gimeno ermuatarra izan da euskal palindromogintzako maisua, azken hamarkadan zerorajasoa.com webgunean astero erronkak plazaratuz, eta ikastaro bidez palindromo, hitzezperimentu edo hitz jokoekiko zaletasuna zabalduz. 2014an “131 AZA Palindromo ariketak” liburua argitaratu zuen hainbat ariketa planteatuz erronka moduan. Ariketa argituz gero, palindromoa agertzen zen.
Bere zerorajasoa blogean hainbat “Palindromo eta Hitzperimentu” planteatu zituen.
Ekarpen nabarmen eta ederra, atsotitz tankera hartzen dutenak bereziki:

Ze nekeza inori atea irekitzea eztikeria eta ironia zekenez

Idaztearen, sortzearen edo hitz egitearen iguruko ausnarketak bihurtzen ziren hainbatetan:

Esanik erruz egi bat eta bi gezurrekin ase

Zoritxarrez, Markus autore erotua 2018ko abenduaren 7an 44 urterekin, ziztuan ona utziz hil zen eta palindromo bihurtu.

Okene

Euskal musika munduak ere izan ditu bere ekarpenak, Eneko Abrego “Okene”  abeslariaren eskutik. Bere ibilbide musikala BAP!! taldearekin hasi zen 1980ko hamarkadan. 2002 urtean, Inoren ero ni taldea sortzen parte hartu zuen. Taldearen izena palindromo bat da.

Roberto Sánchez

Aipagarria ere azken urteetan Roberto Sánchez palindromozale nekaezinak egindako ekarpenak. Bere sorkuntza lana gazteleraz egin ohi duen arren, horrelako bitxikeriak ere argitaratu ditu euskaraz:

kalaka mutuz izutu makalak

Hitz jolasean murgilduta, palindromo olerki ederrak idazten dabil aspaldian:

kaosa bizi berez eta batez ere bizi basoak

Itziar Aranburu – bigara

bigararen esperimentazio ildo bat ere izan da denari buelta ematea: irudi, hitz eta soinuei. Horrela duela urteak irudi palindromoekin jolasean hasi ginen. Azken urtetan, hitzei eta soinuei ere atzerako buelta ematen ere.

atrapatu dut aparta

abere ba liburua animalien izenekin eginiko 101 palindromo, bere ilustrazio eta haien definizio sortzaile bat da.

karramarro horra marrak

abere ba proiektuaren ardatza euskarazko palindromoak dira; ezker-eskuin zein eskuin-ezker testuak eduki berbera duenean. Euskarazko animalien izenetan badago erretrogrado eta palindromo mehategi aberatsa eta horiek abiapuntu harturik hitz eta letrekin mugagabe esperimentatu daiteke.

Proposamen esperientziala da, sortzera gonbidatzen duena. Aldi berean hizkuntzaren hautazkotasunaz hausnartzeko eta esanahiaren gailentzeaz askatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

Pamiela argitaletxearekin 2020-02-02, Abere ba liburua argitaratu da eduki hauekin. Pamielak eta Kultura Sailetik jasotako irudi lanetarako dirulaguntza-sariak jaso duen proposamena.

egilea: Markos Gimeno

Euskarazko palindromo ezagunak

Baditugu bestela, euskarazko palindromo eredu bakan batzu, adibidez:

NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN Teresa Igeregi 1992.

AI AMA, ARI DIRA AMAIA! Iñigo Aranbarri, 2001.

INOREN ERO NI musika taldearen izena 2002.

ATARA ZARATA antzerki taldea edo kultur elkartea.

AKAUZAZTE eta ETZAZUAKA musika taldeak.

Palindromoak euskaraz Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburuko arrainaren ilustrazioa - bigara

Euskarazko hitz palindromo luzeenak

Zurrumurruz

Ikertu degunaren arabera,  euskaraz dagoen berezko hitz palindromo luzeena, zurrumurruz da. 11 letra ditu eta poetikoa da bere hortan, xuxurla soinu ederra sortzen du ahozkatzean.

Beste hitz palindromo luze batzuk

Badira beste hitz luze batzuk: zirimirizkitarratik edo ustetsu.

Palindromoak euskaraz Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburuko karramarro ilustrazioa - bigara

Euskarazko testu palindromo luzea

abere ba liburuan agertzen da eta bigarak, sortua da. Liburuan animaliek eginiko manifestu magikoa da. Soinuekin, hotsarekin jolasten deun olerki luze moduko bat da. 

Oro adi abere-arte:

Letra esana eta berekoi bera bira,

han ari jirafa uluka ulu,

zizare idatziz arrotz ilara,

horra marraka testu huts eta bete.

Bele, zozo, gerra-bake sisteman: aiba!

harotsu, gai oro libre eta hau lema:

Gora poesia ergela!

alegia, ostrukak alaka ia bina duda dakar, ezta?

asto hotsa idiliko esanez «ez ere bai da».

Adi abere: zezen ase, okil, idi, asto…

hotsa, atzeraka da dudan ibaia, kalaka kurtsoa.

Igela alegre aise oparo,

gamelu, ahate, erbi, loro,

ia gustora habian amets, iseka barre gozoz.

Ele, bete ba testu huts eta karramarro.

Hara liztorra: Zizt!,

adieraziz uluak.

Ulu, afari jiran ahari,

bare biok ere batean ase,

arte, letra ere bai da oro.

Oharra

Artikulu hau Diario Vascon argitaratua dagoen arren, testua jatorrian, guk idatzi degu.