Palindromoen historia
eskuinetik ezkerrera zein ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitz edo testuen historia
Palindromoak arau bakarra du, oso hertsia, horrek egiten du sortzailea. Antolaketa simetrikoaren bila, formari erreparatzen dio abiapuntuan esanahiari jaramonik egin gabe, baina honela, esanahiaren auzia lehen planora dakar.
Palindromoaren historia
Palindromoen garapena munduan zehar
Palindromoak literatura unibertsalean
Palindromoek duten erakargarritasuna urruneko garaietan eta hizkuntza askotan agertzen da eta, agian, literatura guztientzat ohikoa da.
Mendebaldeko tradizioan Sotades jartzen da palindromo sorkuntzaren abiapuntuan, baina generoaren ekialdeko aldaeretan jatorri ezberdina izan dezake.
Lerro hauetan, mendebaldeko historiatik egingo diogu palindromoen historiari gerturaketa.
Palindromo hitza
Beste artikulu honetan aipatu moduan zer-da-palindromoa greziarrek bazuten palindromoa adierazteko hitza: παλινδρόμουο. Παλιν hitza `berriro ‘eratortzen da eta δρόμους (edo δρόμος) hitza’ bidea ‘edo’ norabidea ‘eta itzultzen da maiz. Gurera ekarrita: karkínos. Sustrai horri helduta zenbaitek karramarro deitu izan du euskaraz.
Bertso janiko, kankrikoa, simetrikoa, esaldi kapikua, karzinograma, bi norabidetako esaldia, joan-etorriko perpausa, bifronte, testu alderantzikagarria edo atzeraeraginezko esaldia ere deitua izan da.
Gaur egun, hitz joko hau izendatzeko gehien hedatu den hitza Palindromoa da.
Lehen palindromo egilea: Sotades (k.a. 285-246)
Lehen Palindromoak Sótades poeta greziarrari egotzi zaizkio. Antzinako Grezian pertsonaia kultoenek palindromoak egiten zituztela esaten da.
Palindromoak k.a. III mendean jaio zirela uste da, B.C. Sotades de Crete-k Egiptoko Ptolomeo II.arentzat idatzi zuen poema satirikoarekin. Ptolomeo Alexandriako erregea bere arrebarekin ezkondu zen eta Sotadesek bertso palindromoa idatzi zuen honetaz barre eginez. Erregeak aginduta, soldaduek Sotades harrapatu, berunezko kutxa batetan sartu eta Egeo itsasora bota zuten.
Sotades lehen palindromista ezauna izanagaitik, palindromoak Sotadikoak bezala ere ezagutuak izan dira.
Zoritxarrez, ez da iritsi Sotadesen palindromorik gaur eguneraino.
Lehen palindromo ezaguna: Sator karratua (k.a 79)
Kristo Aurreko 79 urtean datatu da lehen palindromo ospetsua. Sasoi horretan sumendiaren errautsak lurperatua izan zen Herculaneum hirian aurkitu da graffiti moduan idatzitako lehen palindromo hori. Sator karratua deitzen den palindromo hau latinez idatzitako esaldia da:
Sator
Arepo
Tene
Opera
Rotas
“Arepo ereileak trebetasunez gidatzen ditu gurpilak” bezala interpretatua izan da.
Baina beste teoria ez hain garatuak horrela interpretatu du:
Sat Orare Poten Et Opera Rotas
“Nahiko kementsua otoitz egin eta egunero lan egiteko”. Gure ustetan, bigarren adiera honek zentzu gehiago hartzen du, leku ugaritan idatzi bera agertu dela kontuan izanda batez ere.
Nabarmentzekoa da hitz bakoitzaren lehen letrek lehenengo hitza osatzen dutela, bigarren hizkiek bigarren hitza osatzen dutela eta abar. Hori dela eta, lau modu desberdinetan irakurtzen den hitz karratu batean antola daiteke: horizontalki edo bertikalki, goi ezkerretik behe eskuinera edo goi eskuinetik behe ezkerrera.
Anagrama moduan ere Sator karratuko hitzekin, PATERNOSTER, A, O bi aldiz idatzi daiteke, alfa eta omega hasera eta amaierari erreferentzia egiten diola sinistu izan da.
Palindromoen izaera borobil hori, joan etorri hori, zirkulua (edo karratu) perfektu hori osatzearen izaera, askotan jainko eta bestelako mistikekin lotu izan da.
Palindromo hau ertaroraino mantendu zen eta haurdun zeuden emakumeen sabelaren gainean jartzen zen haurra babesteko.
Palindromoak Erroman (27 k.a.-476 k.o.)
Erromatarrek ere oso gustoko izan zituzten palindromoak. Horrela, latinez idatziriko beraien palindromo ezagun bat hau izan zen:
In girum imus nocte et consumimur igni.
“iluntasunaren inguruan bueltaka ari gara eta suak kontsumitzen gaitu” . Bere esanahia egun ez dago argi, suzirietan jartzen zen eta hilabeteen mugimendua deskribatzeko erabiltzen zen. Igarkizun moduan ulertuta, gaueko sitsa litzateke erantzuna, edo gauez ibiltzen direnen patua.
“Deabruaren olerkia” bezala ere ezaguna da hau. Lehen esan bezela, sinisduren arabera, goi izakiengatik sorturiko mezuak ziren palindromoak.
Batzuen ustez Virgiliok proporsatua da 70-19 K. a., besteen ustez, Dante Alighierik XIV. mende haseran. Guy Debordek pelikula dokumentala egin zuen izenburu honekin 1981ean. Gehien hedatu den palindromoa da.
Palindromoak Grezia Bizantiarrean (395–1453)
Ezaguna da, greziarrek beraien iturrietan honako inskripzioa jarri ohi zutela:
Nipson anomemata me monan opsin
Bere esanahia honakoa da: Garbitu bekatuak aurpegia bezain ondo. Ohartuko zinaten moduan, horrela idatzirik ez da palindromo zorrotz bat, baina greziar karaktereekin bai ordea.


Palindromo hitzaren sorrera
Palindrome “παλίνδρομος” greziar hitzetatik eratorria da: “palin” (berriro) eta “drom” (“dromein” etik dator eta bidea edo norabidea esan nahi du). Palindromo beraz, “berriro egin bidea” esan nahi du.
Dakigunaren arabera, palindromo hitza lehen aldiz idatzi zuen egilea Samosatako Luciano (Siria 125-181) izan zen. Grekeraz idazten zuen siriatar egile honen Timon lanean agertzen da lehen aldiz palindromo hitza. Bere idatzian gaur egun duen adiera ez izan arren, atzera datorren zerbaiti egiten dio erreferentzia.
1629 urtean, Palindrome hitza, Ben Jonson poeta eta antzerkigile ingelesak lotu zion hitzez hitz esker eskuin eta eskuin ezker berbera jartzen zuen textuari erreferentzia eginez. Letraz letrako alderantzizkagarritasuna zuten esaldiei aurreago deituko zitzaien palindromo.


XX mendeko palindromoak
Aurreko mendean zehar, autore ezberdinek landu dituzte hitz jolas hauek eta literatura ugari sortu da palindromoen inguruan. Gaur egunean palindromo bilduma batzuk aurkitu daitezke, non lan handia egiten den palindromo zehatzak egile batzuri egokitzen. Baina, sormen alor gehienen moduan, askotan ez da erraza antzematea nork esan zuen hau edo beste, are gehiago hitz joko neurtuetan sartzen bagara.
Guk dakigun punturaino, ingelerazko palindrome sorkuntza handia den arren, nabarmena da azken urtetan alor honek gaztelerazko sorkuntzak hartu duen presentzia.
Aipagarria da 1934 urtean Henry Peachamek The Truth of Our Times liburuan argitaratu zuela hitza, Subi dura a rudibus palindromo latindarrari erreferentzia eginez. Nahiz eta bera ez izan palindromo hitza eta alderantzizkagarri izatearen kontzeptua lotzen dituen lehena, leku askotan autore hau aipatzen da palindromo hitza lehen aldiz erabili zuelakoan adiera horretan.
Palindromogileen artean ezaguna, Juan Filloy izan zen eta 8000 gaztelerazko palindromo baino gehiago argitaratu zituen.
Gilberto Prado Galán idazle, poligrafo eta palindromogileak, 26,162 palindromo bildu zituelako ezaguna izan zen.
Gerardo Deniz (Juan Almelaren ezizena) idazle eta poeta mexikarrak, esaldi palindromoz osatutako estrofak argitaratu zituen.
Bereziki aipagarria Georges Perec idazle frantziarraren palindromoa. 5000 hizki baino gehiagoz osatutako palindromo bat argitaratu zuen. Frantsesez idatzitako palíndromo luzeena da eta zentzu moduko bat badu eta hizkuntzaren edertasuna ere aipagarria da.
Julio Cortázar, idazle eta pentsalari argentinarrak, 1982 urtean “Satarsa” liburua idatzi zuen. Liburu honek palindromo baten inguruak giratzen du: “Atar a la rata” eta hizkuntza eta pentsamenduari bira batzuk emateko aitzaki ederra bilakatzen da.
Hizkuntzaren jokoak izanik, hainbat eta hainbat idazle garaikide liluratu dira hitz sorgindu hauen inguruan; Jules Verne, Jorge Luis Borges, Italo Calvino, Edward Allan Poe, Carroll, Joyce, Khlebnikov edo Nabokov besteen artean.
Milaka urte hauetako giza esperientziaren ondorioz, joku mekaniko bat baino, zentzu askeko ideia sorkuntz libre garatu batetara joatea da helburu ederrena.
Iturriak
- https://en.wikipedia.org/wiki/Sotades
- https://es.wikipedia.org/wiki/Juan_Filloy
- https://es.wikipedia.org/wiki/Gerardo_Deniz
- https://es.wikipedia.org/wiki/Gilberto_Prado_Galán
- https://es.wikipedia.org/wiki/Georges_Perec
- https://eu.wikipedia.org/wiki/Julio_Cortázar
- https://www.letraslibres.com/espana-mexico/revista/palindromos
- https://www.eluniversal.com.mx/cultura/letras/palindromos-juegos-que-te-permiten-leer-en-dos-direcciones