Auzoan bizitzeko eskubidea eskatzen duen kanpaina
Zer esan nahi du hiri edo auzo eskubideak? Hain zuzen ere, habitata eta espazio publikoa ondare komun, partekatu eta finitua direla eta ez dagoela ondare hori gizartearen kontrolik gabe jabetza pribatu bihurtzerik.
Espazio publiko bizigarriaren merkantilizazioak eta errentabilizazioak bultzatuta, eredu nabarmen ez-iraunkor bat finkatu da; hain zuzen ere, ingurumenari begirako ondorio dramatikoak dakartza eredu horrek, eta, gainera, kolokan jartzen ditu herritarren oinarrizko eskubide eta beharrak nahiz osasuna.
Neurriz gaindiko merkataritza ustiapeneko prozesu horren adibide argi baino argiagoa dugu Parte Zaharra: ostalaritzako establezimendu bat, 29 biztanleko; 62 pentsio (81 daude hirian, guztira); 280 apartamentu turistiko; hiru hotel; turistentzako 1.600 oheko eskaintza, 6.000 biztanleko auzo batean, etab.



