Armona

Armona uharteko argia, collage eta marrazkiak

Portugaleko hegoaldera bidaian koadernoko marrazkiek argi tzalia dute izpi biziz beteriko egun distiratsu haiekin alderatuta.

Armona biztanle despitatu gutxi batzuk dituen asmatutako uharte galdua. Autorik ez dabil bere kale bakarrean. Han pasa genituen hamaika egun.
Leihoz beteriko sukaldan kanpoa eta barroaren muga ez zegoen argi. Egurrezko mahai pisutsua erdian.

Karakola horiak aurkitzen hondartza amaigabean. Zuhaitzetan, kamaleoi bila. Ez genuen bat bera ere ikusi. Kamaleoi bila ibiltzearen patua.
Larunbatean lurrera bueltatu eta kultur kafe liburudenda batean bigarren eskuko liburu horitu triste bat erosi genuen. Arkatzezko pertsonaia ugari agertu ziren orrialde haietan.

Colllagetarako: letrak, hiztegi, aldizkariak, 70 hamarkadako bidai gida…
Furgoa konpontzera ere eraman behar izan genuen. Hortik errotulagailuekin koloreztatutako motor tramankulu grisak atera ere.
Gaur, malenkoniarekin gogoratzen ditugu Armona uharteko karakolak eta argi izpi