PRIBATUTASUN POLITIKA
1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak bigararen fitxategietan jasoko direla.
Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
bigarak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka. Izan ere, bigarak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu. Era berean, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
2. Datu pertsonalak biltzea
bigarak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. bigarak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
bigarak adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.
bigarak antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola bigarari bere irudia eta ahotsa tratatzeko eta elkarteak erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratzeko (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. bigarak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
3. Interesdunen eskubideak
bigarak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuak eskuratzeko, aldatzeko zein ezabatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: bigara@bigara.info helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
4. Segurtasun-neurriak
bigarak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla guztiz menderaezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela bigararen erantzukizunpekoak.
5. Trafiko-datuak
Kontu hauek Google enpresaren Analytics tresnaren ingurukoak dira.
Horrialde hau, zihurrenik,ez du inork sekulan irakurriko beraz lasai gabiltza honetan ere. Horrelakokonturen bat jarri behar da:
“bigararen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio bigarari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, bigararen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.”
6. Indarraldia
bigarak bere irizpideen arabera, edo legegintzan, jurisprudentzian edo elkartearen praktikan aldaketa egon daitekeenez, bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. bigarak aldaketaren bat egingo balu, testu berria web gune honetan bertan argitaratuko litzateke, eta erabiltzaileak bertan izango du bigararen egungo pribatutasun-politikaren berri jasotzeko aukera. Hala ere, erabiltzaileekiko harremana, web gunera sartzerakoan bertan aurreikusten diren arauen araberakoa izango da. Horregatik, bigarak gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Cookien politika eta lege-oharra
A ze sorpresa! Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Ez zenuen espero eeeh!
Ba bai, izugarrizko pelmada da cookie politika onartzen egotea webgune guztietan. Europar Parlamentuan onartutako kontu bat da, intentzio hoberenarekin, baina experientziagaitik ezer gutxirako balio duena; ehundaka edo milaka cookie politika onartu eta gero, inork gutxi irakurri ditu onartu baino lehen edo ia inork ez daki cookie bat zer den ere. Baina erabiltzaileen pribatutasuna babesteko sortu zen DBAO (Datu Babeserako Araudi Orokorra) araudiaren barruan eta errespetuz jolastu behar honekin.
Egun (2020), cookieak desagertzearen bidean daudekla esaten da. Ea zer gertatzen den. Bitartean, eta dirudienez denbora badezu horretarako, jarraitu irakurtzen.
1. Zer da cookie bat?
Cookie bat web-zerbitzariak ordenagailuan edo gailu mugikorrean gordetzen duen testu-fitxategi bat da; cookiearen edukia zerbitzari horrek bakarrik berreskura edo irakur dezake. Cookiek nabigazio-lehentasunak gogoratzea eta modu eraginkorrean nabigatzea ahalbidetzen diote webguneari. Cookiek azkartu eta erraztu egiten dute erabiltzailearen eta webgunearen arteko interakzioa.
2. Informazio orokorra
Web-orrialde honek cookieak erabiltzen ditu. Cookieak bisitatzen dituzun web-orrialdeek sortutako testu-fitxategi txikiak dira, eta web-orrialde horietan aurrerago erabilgarriak izan daitezkeen saioari buruzko datuak biltzen dituzte. Horrela, webguneak zure bisitari buruzko informazioa gogoratu eta hurrengo bisita errazten du, erabilgarriago bihurtuz.
3. Nola funtzionatzen dute cookiek?
Cookiek testua bakarrik gorde dezakete eta hura anonimoa eta zifratua izan ohi da. Cookietan ez da informazio pertsonalik gordetzen, eta ezin dira pertsona identifikatuekin edo identifikagarriekin lotu.
Datuei esker, webguneak zure informazioa orrialdeen artean gorde eta elkarri eragiteko modua aztertu dezake. Cookieak seguruak dira, nabigatzaileak bere lekuan jarri zuen informazioa bakarrik gorde baitezakete, hau da, erabiltzaileak nabigatzailean sartu duen informazioa edo web-orrialdea eskatzean ematen dena. Kodea ezin da exekutatu eta ezin da zure ekipora sartzeko erabili. Web-orrialde batek cookiearen informazioa enkriptatzen badu, orrialde horrek bakarrik irakurri ahal izango du informazioa.
4. Zer cookie mota erabiltzen ditugu?
Web-orrialde honek erabiltzen dituen cookieak honako irizpide hauen arabera bereiz daitezke:
a. Cookie motak kudeatzen dituen erkundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipoa edo domeinua kudeatzen duen eta lortutako datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen diren cookieak dira. Editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen den ekipotik edo domeinutik bidaltzen dira.
- Hirugarrenen cookieak: Cookie hauek erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira editorea ez den beste batek kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik. Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaz ere arduratzen da ekipoa kudeatzen duen hirugarren hori.
Cookieak editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik instalatzen badira, baina horien bidez jasotako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, horiek ez dira cookie propiotzat hartuko.
b. Cookie motak, aktibatuta irauten duten denboraren arabera
Ekipo terminalean aktibatuta irauten duten denboraren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
- Saioko cookieak: Datuak erabiltzailea web-orrialde batean sartzen den bitartean jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta daude cookie mota hauek. Erabiltzaileak behin eskatu duen zerbitzua eskaintzeko bakarrik mantendu nahi den informazioa gordetzeko erabili ohi dira (erositako produktuen zerrenda, adibidez).
- Cookie iraunkorrak: Cookie hauek jasotzen dituzten datuak terminalean gordetzen dira eta cookiearen arduradunak zehaztutako denbora-tartean (minutuak edo urteak izan daitezke) eskuratu eta tratatu daitezke.
d. Cookie motak, helburuaren araberea
Cookieen bidez lortutako datuen tratamenduak duen helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie teknikoak: Cookie hauek web-orrialde, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzeko edo bertan eskaintzen diren aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, hala nola, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea, edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
- Pertsonalizatzeko cookieak: Cookie hauek zerbitzuan bere ekipo terminalean aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin edo erabiltzaileak berak definitutako ezaugarriekin sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Ezaugarri horien artean ditugu, esaterako, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota eta zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa.
- Analisirako cookieak: Cookie hauek erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunei. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, baita webgune, aplikazio eta plataforma horien erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak egiten duten zerbitzuaren erabilera-datuak aztertu ostean eta zerbitzuan hobekuntzak egiteko helburuarekin.
5. Cookieak kudeatzeko erremintak
Web-orrialde honek cache sistema bat erabiltzen du erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Oinarrian, webgunearen orrialdeak azkarrago kargatzeko modu bat da hau.
Google Analytics erabiltzen hasi gera. Zalantza asko izan ditugu honen inguruan, konpainia estatubatuar erraldoi honen zerbitzuak gure eta zure datuekin ordaintzen bait ditugu. Azkenean gure kuxkuxero sena gailendu da eta zerbitzu horrek cookieak erabiltzen ditu.
Ez dago administraria ez den beste erabiltzaile saiorik hasterik, beraz horretarako ere ez degu cookierik erabiltzen.
Hau esperimentu bat da: jakin badakigu, inork gutxi irakurtzen dituela horrelako txapak. Zu bezalako friki ausartak bakarrik dabiltza hemendik. Hau irakurtzen duen lehenak, mezu bat bidaltzen badigu, collage eder bat bidaliko diogu etxera dohainik.
6. Nola kudeatu cookieak zure ekipoan?
Interneteko nabigatzaile guztiek cookieen jokaera mugatzea edo cookieak desaktibatzea ahalbidetzen dute konfigurazioaren edo nabigatzaileko aukeren barnean. Jarraitu beharreko urratsak aldatu egiten dira nabigatzailearen arabera, baina zure nabigatzailearen laguntza-menuan horretarako jarraibideak aurkitu ahal izango dituzu.
Cookieen erabilera onartzen ez baduzu ─horiei uko egin diezaiekezu zure nabigatzaileko doikuntzei edo lehentasunen menuei esker─, webgune honek behar bezala jardungo du horiek erabili gabe ere.
Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure ekipoan instalatutako nabigatzaileko aukerak konfiguratuz:
- Internet Explorer nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
- Chrome nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
- Safari nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
- Firefox nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.
7. Baimen informatua
Web orri honen erabilerak cookieak erabiltzeko berariazko baimena ematen duzula esan nahi du, pribatutasun politika eta cookieen politika honetan aurreikusitako baldintza eta terminoetan, betiere aurreko atalean aipatutako cookieak desaktibatu eta ezabatzeko har daitezkeen neurriei kalterik egin gabe.