Saharako Ahotsak
Ahanzturaren kontrako erresiztentzia
Saharako Ahotsak Erakusketako kartel, esku orri eta postalak. Erakusketa, Euskal Fondoak biltzen dituen udalerri ezberdinetatik igaro da.
Biztanleria sahararrak ia lau hamarkadaz pairatu dituen giza eskubideen urraketa nagusiak ikusteko argazkiak, ilustrazioak, hobi komun baten berregitea edota dokumentalen proiekzioa ikus zitekeen bertan.
erresistentzia

ahanztura
sahara
Hegoa Istitutuaren ikerketa
2010. urtetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa Institutuak, Mendebaldeko Saharan gertatzen diren Giza Eskubideen urraketei buruzko ikerketa sakona egin du Euskal Fondoa, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren laguntza ekonomikoarekin.
Ikerketa, Carlos Martín Beristainen zuzendaritzarekin hasi zen eta lehen emaitza 2012an argitaratutako“Memoriaren oasia. Memoria historikoa eta giza eskubideen urraketa Mendebaldeko Saharan” txostena izan zen. Saharako biztanleriak 1975etik gaur egun arte pairatutako giza eskubideen urraketa larriak aztertzen ditu; 261 kasuen azterketan eta saharar biktimei egindako elkarrizketa sakonetan oinarritua.
Hegoa
Institutua
Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Aranzadi Zientzia Elkartea
Ikerketa zentro honek, proiektu espezifikoen arabera espezialista ugari hartzen dituzte.
Euskal
Fondoa
Euskal Fondoa Lankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta laguntza elkartea.
ahotsak
memoria
Akazia eta hitzak
Saharaui herriarentzat oso gertukoa duten akazia erabili zen kartelaren aurrekaldean.
Honekin kontrajarriz, proiektuarekin eta Saharar herriarekin erlazionatutako hitz eta soinu hodeia gehitu zen. Izan ere lainoen semeak deitzen zaio herri honi.
Erabilitako tipografi librea Fantasque Sanz Mono izan da, forma organikoak dituen serif gabeko famili garaikidea. Jany Belluz tipografiaren egileari kartel bat bidali genion bere estudiora.

lainoen semeak
eskubideak
Esku orria
Esku orri bakar batean informazio asko biltzea izan zen erronka: proiektua azaltzen zuen textu zabala euskaraz zein gazteleraz eta ikerketaren adierazle ziren hainbat argazki.
elkartasuna

egiaren hazia
memoria
desagertuak
Postalak
UCS-k (Unidad de Coordinación del Sahara) emandako irudiekin, postal multzo bat diseinatu zen.
Historia bere gogortasunean azaleratzen zuten argazki gordinak.

lekukoak

ahotsak

egia
Hobi komunak
Mendebaldeko Saharan hobi komun batzuen aurkikuntzaz geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketarekin bat egin zuen 2013an .
Ikerketa eta auzitegi talde bat antolatu zen, gorpuak hobitik atera, identifikatu eta senideei gorpuak itzultzea lortu zuten. Aurkitutako gorpuzkiak hainbat hamarkadatan zehar desagertuta zeuden pertsonenak zirela frogatu ahal izan zuten.
Prozesu guztian zehar AFAPREDESA Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteak lagundu du eta txosten batetan “Meheris. Izan litekeen itxaropena” zein bi dokumentaletan: “Egiaren hazia” eta “Memoriaren lekukoak” bildu dira.
itxaropena
