S kubora
Euskal Fondoa eta Foru Aldundiaren hitzarmenaren baitan ideatu eta proposatu genuen S kubora edo S al cubo lelopean eta mezu baten inguruan: Saharar haurrak gure hondartzetan jolasten dira, haien hondartzak okupatuak dauden bitartean eta kanpamenduetan 48 ºCko gutxieneko tenperaturan jasaten dituztelako udaran.

Oporrak Bakean
Maiatzean Euskal Fondoko lagunen eskaera jaso genuen.
Saharar herriaren oihua gizarteratzen lagunduko? Itziarrekin elkarrizketan baina, gizarte arloan murrizketak zirela eta, udara hartarako Saharatik Gipuzkoara “Oporrak bakean” programan etorritako haurrekin jarduerak egiteko dirulaguntzarik ez zegoela jakin genuen. Zerbait pentsatu beharra zegoen.
Hiru letra: hiru hondartza
SOS, S kubora, S al cubo. Donostia, Zarautz eta Zumaiako Udaletxeen laguntzarekin eta Gondolin Klub eta beste zenbait elkarteek dinamizatuta eraman zen aurrera ekimena eta kanpaina.

Oporrak bakean
Urtero, 400 Saharar haur etortzen dira Euskadira udako hilabeteetan Oporrak Bakean progamaren barnean. Hona datoz, Tindufeko kanpamentutako tenperatura altuetatik ihesi eta Maroko eta Mauritaniak okupatutako herri honen egoera latza alde batera utzi eta bake tarte bat izateko.
Errealitate horretaz jabetzeko asmoz, Euskal Fondoak, Euskadiko Lankidetzarako Erakundeen Elkarteak, 2012ko udaran kontzientzia kanpaina azkar bat antolatu nahi zuen.
Helburu hirukoitza
Helburu hirukoitza zuen komunikazio kanpaina hark: Sahararen egoeran inguruan kontzientzia piztu, Oporrak Bakean programa komunikabidetan nabarmendu eta haurrak haur direnez, hauek ondo pasatzea ere.

S kubora
Kubo gorriz bete zen hondartza, oraindik ere tarteka topatzen degu non edo non kubo gorri hauetakoren bat, mezua gogoraraziz.
144 haur: amets bat
Saharako Koordinazio Unitateak dioenez, nahiz eta 144 Saharar haur Gipuzkoan udako hilabeteetan ongietorriak izan, egun ere, bertako herritar askok, ez du herrialde saharauiaren arazoa ezagutzen. Eta arazo horretan haien kostaldeak balio nabarmena du. Kostarekin amesten dute.

S kubora Donostian
Ostiral goizean Kontxako hondartzan Donostian. Euskal Fondoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Pazifikoko Oporretako kideek eta sahararren eskubideen alde lanean diharduten beste erakunde batzuek kuboak banatu zituzten bainu hartzaile eta oinezkoen artean, hondarrezko gazteluak eraikitzeko gonbitea emanez. Larunbatean eta igandean Zumaian eta Zarautzen, hiru hondartzetan, haurrek harezko gazteluak eta Sahararen SOSa gure kostaldean eraikitzeko.

S3 Zarautzen
Zarauzko hondartzan esperientzia jendetsua izan zen. Irrien lagunen pirata ere ibili zen giroa animatzen eta umeekin jolasten. SOS Sahara erraldoi bat hondarrezko gazteluekin osatua, urarekin jolasten, sokatira, SUP eginez… giro ederra sortu zen!
S3 Zumaian
Zumaiako hondartzan ere harrera ederra izan zuen Sahararen aldeko S Kubora jardunaldiak. Beste hondartzetan bezala, jaima handi bat montatu zen eta Gondolin Klubeko parte hartzaileekin SUP egiteko aukera izan zuten Saharar haurrek.
