Urlore eta argazki zaharrak
Ibaiaren beste aldetik norbait deika. Goizeko lanbroan zehar ezer gutxi ikus zitekeen arren, besoak gora astintzen zituen itzal moduko hura nabarmena da. Arrantzale bat, pentsatu degu. Lorazaina edo basozaina izan daiteke. Izan ere ingurune hau lorez josita dago. Ibaira begiratuz gero, uretan, azpikaldean, uhinen moduan mugitzen diren horma-lore multzoak agertzen dira. Lore zaharrekin egindako etxe gastatuak ere erriberan.
Beste aldeko itzala isiltzen hasia da. Agian topatu du bere bidea. Aurkitu du bere lorea.