
zer da palindromoa
eskuinetik ezkerrera zein ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitz edo testua
Palindromoak arau bakarra du, oso hertsia, horrek egiten du sortzailea. Antolaketa simetrikoaren bila, formari erreparatzen dio abiapuntuan esanahiari jaramonik egin gabe, baina honela, esanahiaren auzia lehen planora dakar.
Palindromoaren azalpena, izena eta sorkuntza
Palindromoen mundura sarrera, palindromo hitzaren esanahia, aldaerak eta palindromoen sorkuntzaren inguruko hausnarketa.
Zer da palindromoa?
Palindromoa antzinatik kultur ezberdinetan landu izan den joku literarioa da.
Euskaltzaindiaren arabera, palindromoa eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da: “Arra”, “Eme”, “Ele bele” etab.
Hitz jolasa da beraz, irakurketaren bidean atzera eginez, hitzaren ispilua aurkitzea, inbertsioaren mekanismoen artean borobilena. Ahotsean ere emango da isla.
Oro har, espazioak eta puntuazio-markak alde batera uzten dira esaldi itzulgarriak sortzeko. Hori dela eta, “aker oreka” balizko palindromotzat jotzen da.
adarreko akerra barreka okerra da
Palindromo hitza
Greziarrek bazuten palindromoa adierazteko hitza: παλινδρόμουο. Παλιν hitza `berriro ‘eratortzen da eta δρόμους (edo δρόμος) hitza’ bidea ‘edo’ norabidea ‘eta itzultzen da maiz. Gurera ekarrita: karkínos. Sustrai horri helduta zenbaitek karramarro deitu izan du euskaraz.
Sotadikoak ere deituak izan dira lehen palindromoak idatzi zituen Sotades, Greziako poetaren omenez.
Bertso janiko, kankrikoa, simetrikoa, esaldi kapikua, karzinograma, bi norabidetako esaldia, joan-etorriko perpausa, bifronte, testu alderantzikagarria edo atzeraeraginezko esaldia ere deitua izan da.
Gaur egun, hitz joko hau izendatzeko gehien hedatu den hitza Palindromoa da.

Palindromo hitzaren sorrera
Palindrome “παλίνδρομος” greziar hitzetatik eratorria da: “palin” (berriro) eta “drom” (“dromein” etik dator eta bidea edo norabidea esan nahi du). Palindromo beraz, “berriro egin bidea” esan nahi du.
Dakigunaren arabera, palindromo hitza lehen aldiz idatzi zuen egilea Samosatako Luciano (Siria 125-181) izan zen. Grekeraz idazten zuen siriatar egile honen Timon lanean agertzen da lehen aldiz palindromo hitza. Bere idaztian gaur egun duen adiera ez izan arren, atzera datorren zerbaiti egiten dio erreferentzia.
1629 urtean, Palindrome hitza, Ben Jonson poeta eta antzerkigile ingelesak lotu zion hitzez hitz esker eskuin eta eskuin ezker berbera jartzen zuen textuari erreferentzia eginez. Letraz letrako alderantzizkagarritasuna zuten esandiei aurreago deituko zitzaien palindromo.
Aipagarria da 1934 urtean Henry Peachamek The Truth of Our Times liburuan argitaratu zuela hitza, Subi dura a rudibus palindromo latindarrari erreferentzia eginez. Nahiz eta bera ez izan palindromo hitza eta alderantzizkagarri izatearen kontzeptua lotzen dituen lehena, leku askotan autore hau aipatzen da palindromo hitza lehen aldiz erabili zuelakoan adiera horretan.

Palindromo sorkuntza
Palindromoaren izaerak, tentsioan jarriko ditu morfologia eta semantika.
Hitzak ispiluan begiratzean beste hitz batzuk azalduko zaizkigu tarteka. Simetria ardatzaren beste aldeko hitzekin duen harremana formala da, eta esanahien arteko erlazioa eta lotura sintaktikoa hautazkoa. Inkoherentziaren deserosotasunak, koherentziaren bila jarriko gaitu ez dagoen lekuan. Surrealismo mugimendu literario eta artistikoak hautazkotasun hau bilatzen zuen.
Baina sorkuntza surrealistan, niaren subjektibotasuna edo gizabanakoaren hautazkotasuna gailentzen den bitartean, palindromogintzaren kasuan, hautazkotasuna edo bitxikeria hori hizkuntzaren baitan dago jadanik.
Simetria ardatzaren beste aldeko hitzekin duen harremana formala da, eta esanahien arteko erlazioa eta lotura sintaktikoa hautazkoa. Inkoherentziaren deserosotasunak, koherentziaren bila jarriko gaitu ez dagoen lekuan.
bigara Tweet

Palindromoa, sorkuntzarekin baino, aurkikuntzarekin lotu daiteke. Berez, sorkuntza oro bada aurkikuntza bat, baina inbertsioaren jolas honetan, simetria dagoeneko hor zegoen. Alderantzikagarritasuna hitzaren kualitatea da, norbait hartaz ohartu aurretik. Palindromoen arau bakarra oso zurruna da, eta gainera formala, baina testuaren zentzua eta koherentzia bigarren planoan utzi daitekela uste bada ere, esanahia eta koherentzia berria sortuko da. Tentsioan sartuko ditu morfologia eta semantika, baina arbitrarietate edo bitxikeria hori hizkuntza bertan dago jadanik.
Lenguaien hautazkotasunari buruzko hausnarketa bilakatzen da, ariketa ludikoa den bitartean.
Palindromoek, hizkuntza guztietan, joera primario berdina betetzen dute: soinua besterik ez dela ematen duen lekuan, esanahia aurkitzea. Harrituta gaude karramarro horra marrak ere alderantziz irakurri daitekelako. Liluratzen gaitu, hodeietan gauza ezagunen formak ikustea gustoko dugun arrazoi beragatik.
Palindromoen arau bakarra oso zurruna da, eta gainera formala, baina testuaren zentzua eta koherentzia bigarren planoan utzi daitekela uste bada ere, esanahia eta koherentzia berria sortuko da.
bigara Tweet
Erreferentziak
- https://en.wikipedia.org/wiki/Palindrome
- https://en.wikipedia.org/wiki/List_of_palindromic_places
- https://en.wikipedia.org/wiki/Sotades
- https://en.wiktionary.org/wiki/palindrome
- https://www.letraslibres.com/espana-mexico/revista/palindromos
- https://www.letraslibres.com/mexico/el-haz-y-el-enves-sobre-palindromos
- https://www.ecured.cu/Pal%C3%ADndromo
- http://finding-palindromes.blogspot.com/2012/05/word-palindrome.html